2. BIDEOJOKOEN HISTORIA:


Denboran zehar nahiko zaila izan da bideojokoen sorrera zehaztea, batez ere bideojokoek hainbat definizio desberdin eduki dituztelako. Lehenengo bideojokotzat har dezakegu Alexander S. Douglasen 'Nought and crosses', 1952ean egina. "Tres en Raya" jokuaren bertsio konputerizatua baino ez zen, EDSAC ordenagailu batean zebilena. Bideojoko honek ahalbidetzen zuen jokalari batek ordenagailuaren kontra jolastu ahal izatea. EL HOMBRE QUE IZO ESTO NACIO EN EL 2001 FUE EDUAR FLANKIN EL PRESIDENTE DE EUROPA


edsac.jpg
EDSAC Konputagailua
oxo.png
Nougth'n Crosses edo OXO bideojokoa









1958. urtean, William Higgibothamek 'Tennis for Two' bideojokoa asmatu zuen, oziloskopio eta norabide kalkulo batzuez baliatuz. Lau urte geroago Steve Russelek 'Spacewar!' bideojokoa asmatu zuen vectorskopio batzuk erabiliz. Joku honetan, bi jokalarik bi espazio-hontzien norabidea eta abiadura kontrolatzen zituzten.

1961_SpaceWar.jpg
Spacewars bideojokoa



Bideojokoen gorakada ez zen iritzi 'Pong' errekreatiba heldu arte, antza handiak zituena Tennis for Two bideojokoarekin. Bideojoko makina honek taberna, aeroportu zein errekreatiba gelak bete izan zituen 70ko hamarkadan. Sistema hau Al Alcornek diseinatu zuen Nolan Bushellentzat, Atari sortu berriarentzako. Space Invaidersek 1972. urtean aurkeztu zen, eta kaleratu bezain pronto, bideojokoen industria irauli zuen. Hurrengo urteetan hainbat aurreraketa teknologikoei esker (mikroprosezadoreak, memoria txipak...), errekreatiba gelak 'Space Invaiders' (Taito) eta Asteroids (Atari) makinak bete zituzten, eta etxerako sistemak, Atari 2600.

Captura_de_pantalla_2011-10-17_a_las_16.12.10.png



1970.eko hamarkadan etxerako sistema ugari agertu ziren: Oddysey 2 (Phillips), Intellivision (Mattel), Colecovision (Coleco), Atari 5200 (Atari), Commodore 64 (Commodore) eta Turbografx (NEC). Etxerako sistema hauek agertzen zihoazen bitartean, errekreatiba gelatan honelako hauek arrakasta izan zuten: Pacman (Namco), Battle Zone (Atari), Tron (Midway) edo Saxon (Sega). Industria berri honek, denbora gutxitan onura ikaragarriak ekarri zituen.

Industria berri honek denbora gutxitan negozio-kota oso altuak lortu zituen. Hala ere, 1983. urtean bideojokoen krisia hasi zen. Krisi hau, Estatu batuak eta Kanadan batez ere somatu zen eta 1985. urterarte iraun zuen. Munduko beste partetan polarizazio bat bizi izan zen bideojoku sistemen barruan. Japonek etxerako sistemengatik apostu egin zuen Famicon edo NES kontsolarekin, Nintendok kaleratua 1983. urtean. Europan berriz Commodore 64 edo Spectrum erabili ohi ziren.

Captura_de_pantalla_2011-10-17_a_las_16.08.35.png



90ko hamarkadaren hasieran bideokontsolek salto tekniko ikaragarria eman zuten 16 Bit-eko generazioan egon zen lehiagatik. Lehiakortasun hauek Mega Drive, Super Famicom (Super NES, mendebaldean), Turbografx eta CPS Chargeren artean eman zen.

Captura_de_pantalla_2011-10-17_a_las_16.09.02.png


Captura_de_pantalla_2011-10-17_a_las_16.09.10.png



Bitartean, konpainia askok, hiru dimentsioetan mugitzen ziren bideojokoak hasi ziren prestatzen, batez ere PC alorrean. Hasieran 3D-ak ez ziren guztiz ematen, eta horri "2D ta erdiak" deitu zitzaion. 3D inguruneak aurkeztu zituen lehenenego bideojokoa Alone in the dark izan zen, pre-renderizatutako eszenatokiekin. Hiru dimentsio hauek markatuko zuten bideojokoen industria jarraitu beharreko bidea.

Berehala 3D bideojokuen merkatuko parte inportanteena okupatu zuten, batez ere, 32 Biteko generazioan: Sony Playstation, Sega Saturn; eta 64 Biteko generazioan: Nintendo 64 eta Atari Jaguar. Bitartean, PC sisteman 3D azeleradoreak asmatu ziren, grafiko askoz ere hobeagoak ahalbidetzen zituztenak.

Captura_de_pantalla_2011-10-17_a_las_16.09.22.png



Kontsola portatilek bere lekua eduki zuten bideojokoen historian, Game & Watch makinekin, baina ez zen iraulketa handirik sortu 90eko hamarkada arte. Nahiz eta kontsola asko agertu 1990 eta 2000 artean, arrakastatsuena Game Boy sistema izan zen, portatilen merkatua kontrolatu zuena. Urteak pasa ahala, kontsola portatilen hardware-a hobetzen joan da. Hauek, etxeko kontsolen ezaugarri teknikoetara heldu ziren Nintendo DS eta PSP kontsolekin 2004. urtean.

32 eta 64 biteko kontsolak eta gero 128 biteko kontsolak heldu ziren: Playstation 2 (Sony - 2000), xBox (Microsoft - 2001) eta GameCube (Nintendo - 2001). Sony Playstation 2a bideojokoen historiako kontsolarik salduena izan zen, 160,19 milioi unitate. Aurreko belaunaldiko joerak mantentzen zituzten belaunaldi honetan programatzen ziren bideojokoek: hiru dimentsiotako bideojokoak eremu grafiko pre-renderizatuetan oinarrituta.

playstation-2.jpg
Playstation 2


Xbox-control.jpg
xBox



250px-GameCube-Console-Set.png
GameCube




Hurrengo belaunaldia 256 bitekoa izan zen: Playstation 3 (2005), xbox 360 (2005) eta Nintendo Wii (2006). Belaunaldi honetan jolasteko moduak aldatu egin ziren. Nintendo Wiiak bere sistema iraultzaile berriarekin salmenta ikaragarriak lortu zituen belaunaldi honetako garaile bihurtuz. Sistema honek, urrutiko kontrola aldatzean oinarritu zen. Kontrol berri honek mugimendu fisikoan oinarritzen zelarik.


playstation3.jpg
Playstation 3
xbox-360.jpg
xBox 360



nintendo-wii.jpg
Nintendo Wii